Auzo lotsa sentitu dut Espainiakopolitikariak baten masterra eta bestearentesiari buruzko eztabaidahorretan murgilduta ikusten ditudanean.Ibaiko presa batean bezala geldituta irudikatuditut, oinak lokatzetan sartuta. Zenbatdenbora xahutu dute batzuen eta besteenaholkulari eta teknikari taldeek euren etabeste alderdietako kideek kurrikulumakaztertzen? Zenbat denbora galdu dute?Benetan merezi al dute herritarrek halakokulebroi bat? Konpontzeke dauzkaten arazoguztiekin?

Hezkuntzaz hitz egin nahi dutela? Ikasketeiburuz hitz egin nahi dutela? Ba egin dezatelaoraintxe bertan ikasten ari diren horieiguztiei eta etorriko direnei begira. Zerenhemen arazoa ez da bakarrik ardura politikoakdituen batek bere ikasle garaian copypasteegin izana bere lanen batean. Horriburuz hitz egin behar badute, egin dezatelahobeto copy-pastearen kulturaz, orokorrean,gure gizartean, eta ez bakarrik gureikasleen artean, gero eta zabalduagodagoen joera horretaz. Teknologia berriek(bide batez, noiz arte berri?) aukera emandigute horretarako, eta denbora askoaurreztu dugu haiei esker, zalantzarik gabe,baina copy-pastea jarrera bat bilakatu da,espiritu kritikoa baztertzeko tresna ikaragarriabihurtu da.

Eta ez da hezkuntza eremuko arazo batbakarrik. Joan zaitez egunkari bateko erredakziora,eta ikusi nola gero eta joera handiagoadagoen prentsa ohar eta agentzietakonotiziak ia heldu bezala argitaratzeko.Paragrafo batzuk kopiatu eta itsatsi. Copypasteaez da gutxi batzuen hutsegitea, ezda bakarrik ministro bat bere kargutikkentzeko arma bat, copy-pastea gure gizarteareninertzia gero eta handiagoa da. Nolaez dute bada ikasleek paragrafo osoakkopiatuko, komunikabide guztietan berdin-berdinidatzitako notiziak aurkitzenbadituzte, politikarien hitzetan esaldi berdinakentzuten badituzte, eskolan sormenalandu ordez diktaketak baino egiten ezbadituzte... Eztabaida ez da nork kopiatuduen, iritzi kritikorik gabe etengabe denakopiatzen duen gizarte bat eraikitzen ariote garen galdetzea baizik.