Emakumeek mendeetan protesta egitekoeduki duten moduetako bat gaixotzeaizan da. Euren buruari protesta egitekoeskubiderik eman ez, inork horretarako aukerarikeman ez, eta euren gorputzek hitz egin izandute askotan. Aski da, esan die askotan gorputzak;emakumeek gizarteari ezin dut gehiago esatekomodu bat, gaixotzea.

Nik, egun, ingurura begiratu eta emakume gaixoasko ikusten dut. Ez dute laneko baja eskatu, ezdaude ohean sartuta kalenturarekin, ez dute odoltransfusiorik behar, baina gaixorik daude, nekatutadaude, itota daude, arnasik gabe daude,desesperatuta daude? Egunerokoari aurre eginezinda daude. Etxetik kanpoko lana eta etxebarruko arduren karga astuna arrastaka daramate.Ez da harritzekoa. Laneko txosten bat prestatubitartean umeentzako udaleku egokiena zeinizan daitekeen aukeratu beharrak edozein burunahastu dezake.

Baina batzuetan gorputzak hitz egiten du. Gorputzagure aurretik jartzen da eta erabakiak hartzenditu. Eta gorputzak esaten duena, egia izatenda. Hitzen bitartez geure burua engainatzera heldugaitezke, baina gorputzak beti esaten du egia.Horregatik interesatzen zait gorputzarekin idatzitakoliteratura, gorputzarekin abesten direnkantak, gorputzaren espresioa dantza batean edohizketaldi batean.

Gorputzari eta haren espresioari begiratubeharko genioke gehiago. Gure eguneroko aktibitatearenehuneko handi bat geure buruan gertatzenda. Gorputza izango ez bagenu bezala aritzengara askotan, eta geure gezurrak sinesteraheltzen gara horrela. Hauen artean, gorputzakedozein egoerari egin ahal diola aurre. Ba ez, gorputzakmuga batzuk ditu, eta adi egon beharkogenuke gorputzak esaten digunari, han etahemengo minak, gorputzaren keinu oker horrek,begirada goibel horrek edo eguneroko burukominhorrek egia bat ezkutatzen duelako. Eta hobeda egia ahalik eta lasterren aurkitzea, bestela,gorputzak berak hitz egingo du azkenean. Askida esango du. Eta protesta egiteko izango duenaukera bakarra gaixotzea izango da.