Sinetsi nahiko nuke ez dela nazioartekopresioen eraginez hartutako erabakia.Aita Santuak berak ere eskatu diolakoTrump presidenteari mesedez familia migratzaileakez ditzala banandu. Ez, ez da izan munduarenaurrean lotsagarri geratu delako umeennegar eta hasperenen bitartez. Ume kaiolatuenirudi lotsagarri horrek eragin dituen protestengatikez da izan, ez. Ez da izan interes ekonomikorenbat kolokan ikusi dutelako euren herriarenezkor bat erakusteagatik. Ez, ez da izan inolakointeresengatik. Sinetsi nahiko nuke. Pentsatunahiko nuke, irudiok ikusita Donald Trumpekhaurra zela New Yorkeko hiribide jendetsubatean galdu zen eguna gogoratu duela. Ingururabegiratu eta ez aita, ez ama, ez aurpegi ezagunenbat aurkitzen ez zuen egun hura. Edo agian bereaholkulari estuetako bat izan da txikitan hondartzangaldu zeneko estualdia gogoratu duena. Etabat batean, ume haien ezinegona eurena egindute. Bai, hori izan da. Nor ez da galdu hondartzantxikitan, edo beste leku jendetsuren batean.Nork ez du sentitu izu hori, babesgabetasun hori,munduan bakarrik eta abandonatua sentitzehori. Ama edo aita oihukatzea eta inork ez erantzutehori. Bai, ziur Trumpek eta ingurukoek txikitakopasadizo horietako bat gogoratu dutelaume haiek negarrez ikustean, eta bihotza bigunduzaiela. Ziur, bihotz gogor horietan enpatiarakotarteren bat geratzen zaiela.
Bereziki gogorra izan da umeak bakarrik etanegarrez ikustea, baina, ez da kontu berria. Mundukogatazka guztietan gertatu da. 1937. urteanSanturtzitik Habana itsasontzia umez kargaturikabiatu zen Ingalaterrara. Han ere bakarrik zeuden.Hango negarrak errepikatu dira. Eta eguneroerrepikatzen dira. Gaur egun, ume migratzaileenerrekorrera heldu gara mundu honetan.Bigarren Mundu Gerragatik ez da munduanhainbeste pertsona errefuxiatu izan. Eta haienartean, umeak, galduta, babes gabe, batzuk negarrez,beste batzuk negar egiteko indarrik gabe,eskubiderik gabe. Galduta daude, baina ez hondartzabatean, ez euren hiriko hiribideren batean.Galduta daude, interes ekonomikoen agindupeanbalio asko galdu dituen mundu batean.