Union Cerrajeraren adarraren soinua berriro entzun da Arrasaten
Donostian “Tabakalera” k eta Bilbon “Euskalduna” k euren izenak zeramatzaten bitartean, hemen, Arrasaten, “Cerrajera” izena desagertu egin zen
1985ean Eusko Jaurkaritzako sailburuorde izan zirenetako batzuk, (Juan Carlos Isasti euren artean) Jesús Lobo buru izango zuen kudeaketa Sozietate baten sorreraren ondorioz, HI-TEC, Union Cerrajeran zuzendaritzapean gelditu ziren. Pertsonal-buru berria ekarri zuten: Luis Ricardo Luengo Tolosa, honek Arrasateko lantegiaren suntsipena martxan jartzea zuen helburu. Horretarako langileen eszedentea onartua izan behar zen, 1985eko azaroaren 1ean 412 langileen eszedentea Lan Delegazioan baimendu zieten. Helburua lortu ondoren, 1986ko irailaren 30ean berriz ere Bilboko ofizinetara eraman zuten. Joan aurretik berak agindu zuen adarra ixiltzea.
Industria eraistea martxan jarri ondoren, 1987ko irailean, Cerrajerako taldearen zuzendaritzak honako plan hau aurkeztu zuen: Bergarako Labe Garaiak eta Arrasateko Laminazioa saltzea, eta Makiñarako Eraikuntza sekzioa ixtea. 1988an, Bergarako fabrika banatu zen, geroago Aristraini saltzeko; urte horretan, Olateko ur-jauziak banatu eta saldu ziren... Jasotako dirua, milaka milioi pezeta, ez zen inoiz fabrikara itzuli.
Corporacion UCEM S.A sortzen dute 1989ean
Jesús Lobo Aleu-ren esanetan: negozioa egiteko aukera ikusten dugun tokian egongo gera. Lehen negozioa Union Cerrajeran sartuta egin zuten. Ez zekarten ezer, eta pezeta bat ere jarri gabe, hiru urtetan (1985-1988) 185 milio eskuratu zituzten dibidendutik, beren soldata ederrak kontuan izan gabe. Cerrajerako produktuak errentagarriak ez izateaz gain, interesgarriak ez ba dira ixtera eta produktoa aldatzera joan behar du esaten jarraitu zuen.
Horrela egin zuten bai, 1989an Arrasateko empresa bi empresa berritan banatu zituzten (“Divide y Venceras”): Transformados Metálicos eta Zerrailagintza.
1990eko urtarrilaren 1ean Ekonomatoa betiko itxi zen, aurretik gauza bera gertatu zitzaien Zigarrolako Zerrategiari eta Makina eraikuntzaren Sekzioari. Ondoren, Laminazioa (1991) eta Kamioientzako Gurpilen Sekzioa (1992).
Hurrengoko negozioa Arrasateko lursailekin espekulatzea zen eta langileen borrokari esker ez zuten lortu. Baina aberastuta joan ziren hemendik.
Union Cerrajera, herriaren bizitzaren ardatza zena, historia da gaur egun.
Unión Cerrajeratik hari lotutako jendeak sortutako hainbat ekimen industrial atera ziren: ELMA, Metalúrgica Cerrajera, AZBE, Ezkurra, Cerrajera Valle de Leniz, Esmaltaciones San Ignacio, Roneo, Ulgor, Escuela Profesional...
Eraikin nagusitik “Unión Cerrajera” izena kentzeak gure historia kontuan ez hartzea ekarri zuen. Donostian “Tabakalera” k eta Bilbon “Euskalduna” k euren izenak zeramatzaten bitartean, hemen, Arrasaten, “Cerrajera” izena desagertu egin zen. Zer pasatzen da gure herrian? Union Cerrajera hitzak sarrerako eraikinean berriz jartzea eta adarraren soinua entzutea, txalotzeko ekimenak izan dira.
Arrasatek historia eta ondarea oso aberatsa du eta historia, kultura eta turismoa lotzen dituen tresna egonkorren defizita haundia du: Lezetxiki, Labeko koba, Burdiñaren Mehategiak, Union Cerrajera, ELMA, Kooperatibak alde batetik eta bestetik Biteri eskola, Langileen lehen erakundeak, kolpe militarrari eta diktadura frankistari erresistentzia, milaka pertsonak jasandako giza urraketak, gerra haurrak, langileen mobilizazioak… oso aberatsa da eta merezi du berreskuratzen jarraitzea.
Aurrekari bat izan genuen (2001-2003) Union Cerrajeraren eraikinean: Industria Erakusketa: Debagoiena, Giza abentura, tradiziotik berrikuntzara
Gaur egun ondorean egiten diren inbertsioak, gure nortasuna etorkizuneko belaunaldiei helarazteko aukera ematen digu. Jarduera horiek beste leku batzuetan errentagarriak badira, zergatik ez dira errentagarriak izango hemen?
Merezi du ahaleginak batzea eta helburu horiek lortzeko ibilbide bat hastea.