Osasun Ministerioak prebentzioa indartzeko gaur Osasun Publikoko Batzordean egingo dituen proposamenen zain badaude ere Erkidegoak, batzuek dagoeneko aurreratu dute txertaketa-zentro berriak irekiko dituztela, hitzorduen agendak zabaldu edota dosi bakarra jarri duten pazienteak zerrendaratuko dituztela. Blindaje astun horiek gorabehera, irmoki baztertu dute tximinoaren baztanga covidaren antzeko epidemia bihurtuko denik.

Osasun Publikoko zuzendari nagusiak deitu zituen atzo Ministerioak, OMEk larrialdi globala deklaratu duen mpox agerraldiaren zaintza hobetzeko txertaketa-protokoloak eguneratzeko. Alerten ponentziaren bileraren ondoren, Euskadin kasu bakoitzean mpoxaren aldaera mota identifikatzen jarraituko dela bermatu zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, dela II. kladokoa (2022an Europan egon zen aurreko alarma), dela orain Afrikan sortutako I. kladokoa.

Alberto Martínezek gidatzen duen Sailetik argi adierazi zuten kasu bakoitza identifikatzen jarraituko dutela, batez ere sexu-transmisiozko infekzioen kontsultetan, bai Osakidetzaren baliabide propioekin, edota ezinbestekoa gertatzen denean, laginak Mikrobiologia Zentro Nazionalera (CNM) bidalita.

Diagnostikoaz gain, Ministerioak gogora ekarri zuen 2022ko nazioarteko alertarekin abian jarritako mpox txertaketa-programei eta prebentzio-politikei eutsiko zaiela. “Hasiera batean, gaixotasuna prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak berdinak izango lirateke, edozelako kladoa dela ere”, argitu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Mugikortasun mugarik ez

Aipaturiko ponentzia horretan, Ministerioko eta erkidegoetako teknikariak bat etorri ziren mpoxa zabaldu den eremuetara joatekoak diren bidaiarientzako komunikazioa eta informazioa indartzean; Kantabriako Gobernuaren arabera, horrek ez du inolako murrizketarik eragingo pertsonen mugimenduan eta mugen kontrolean.

Ondorio horixe bera adierazi zuen astelehenean EBko Osasun Segurtasuneko Batzordeak; beraien esanetan, Afrikan hedatutako aldaeratik –I. kladoa izenez ezagutzen dena– inportatutako kasu gehiago detektatuko badira ere, Europan arriskua oso “txikia” omen da, eta horregatik, ez zuen gomendatu mugan kontrolak egitea eta txertaketa herritar guztiei zabaltzea.

Irizpen horrekin bat etorriz, Osasun Ministerioak baztertu egin zuen mugako kontrolak areagotzea eta bidaia-murrizketak egitea, baina, aldi berean, zaintza eta preben-tzioa indartzeko neurri batzuk aurreratu zituen: esate baterako, kutsatutako herrialderen batera bidaiatzeko asmoa duten pertsonei, Nazioarteko Txertaketa Zentroetara joateko gomendatzea, immunizatu behar ote duten ala ez azter-tzeko.

Oraingoz, Espainian ez da I. kladoaren kasurik atzeman, eta guztiak II. kladokoak dira, azken 10 egunetan baieztatu diren 10 berriak barne, 2024an baieztatutako 268ak; guztira, 8.108 positibo diagnostikatu dira, horietako 7.500 2022an.

Erabakitzeke dago, gaurko Osasun Publikoko Batzordean, azkenekoz iazko udan eguneratu ziren protokoloak aldatuko dituzten, eta kladoei buruzko informazio zeha-tzagoa lortzeko zaintza hobetzeko neurriak hartuko ote diren, erabakiak ahalik eta zehatzen hartu ahal izateko.

Casos desde 2022

8.108

Desde el inicio del brote en 2022 se han notificado en España 8.108 casos confirmados de infección por mpox en 17 comunidades autónomas, 7.521 en 2022.

Este año

264. En 2024, hasta el 8 de agosto se han notificado a la Red Nacional de Vigilancia Epidemiológica 264 casos de mpox, la mayoría de los casos en hombres con una media de edad de 37 años.

Agosto. En el último mes se notificaron 116 casos en Madrid, 67 en Andalucía, 22 en Catalunya, once en Comunidad Valenciana, diez en Baleares, seis en Galicia y Castilla-La Mancha, cinco en Euskadi, tres en Castilla y León y en Canarias y uno en Extremadura, Murcia y Cantabria.