- Zarauzko Itxas Mendi auzoko oinezkoen bi zubietako zoladura berritu berri du Udalak. Xabier Txurrukak azaldu duenez, erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko asmoz egin dituzte lanak. Larrazpi aroztegia arduratu da guztiaz. 1.966,25 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan dute obrek.