- Kontukantoiren eskutik, iritsiko da bihar Gabonetako bigarren ipuin kontaketa saioa. Argi ibili gurekin izenburua jarri diote saioari eta antolatzaileek azaldu dutenez, lau eta zortzi urte bitarteko aurrentzako izango da hitzordua. 17.30ean hasiko da, Haur Liburutegian.