- Zarauzko EH Bilduk herri batzarra egingo du asteazkenean. Gaztelekuko aretoan bilduko dira, 18.30etik aurrera. Nekane Zinkunegi EH Bilduko Gipuzkoako koordina-tzailea bertan izango da gonbidatu gisa. Egungo egoera politikoaren hainbat gairi buruzko irakurketa egiteaz gain, Zarauzko EH Bilduren egituraketaren berri emango da, eta udalgintzako hainbat gai ere landuko dituzte. Batzarra irekia izango da bertaratu nahi duten herritarrentzat.