- Zumaiako Udaltzaingoak azaldu duenez, azken egunotan telefono deiak jaso dituzte herriko zenbait pertsona adinduk, eta kolektibo honi zuzendutako iruzur saiakerak direla ebatzi dute.

Dirudienez, Osakidetzaren izenean deitzen dutela esaten diete, covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosiaren inguruko informazioa emateko etxean hitzordu bat eskatuz eta ordua aldatzeko inolako aukerarik eman gabe. Jakinarazi dutenez, 946 aurrezenbakiarekin hasten da iruzurraren kontaktua.

Horrekin lotuta, eta Osakide-tzarekin harremanetan jarri eta gero, Zumaiako Udalak herriko adinekoei ohartarazi nahi die Osakidetza ez dela halako hi-tzordurik eskatzen ari.

Beraz, norbaitek telefonoz edo tinbrea jota etxean hitzordu bat eskatuz gero, aterik ez zabaltzeko gomendioa eman nahi dute.