- Zumaiako Ardantzabideko auzokonposta gunea indartuko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Helburua bikoitza da; alde batetik, ahalik eta herritar gehienek auzoan konposta egiteko guneak erabilita, hondakinak murriztea lortu nahi da; bestetik, konposta egiteko guneen funtzionamendua hobetzeko ere baliatu nahi da kanpaina.

Bestalde, interesa agertu eta izena ematen duten bizilagun guztiei konpostari buruzko formakuntza tailer bat eskainiko zaie. Formakuntzaz gain, aholkulari-tza zerbitzua ere izango da. Izan ere, Ardantzabide kaleko konposta egiteko gunea teknikari baten gidaritzapean kudeatuko da. Jarraipen lanez gain, teknikariak arreta eta aholkularitza zerbitzua ere eskainiko dizkie bizilagunei.

Argibideak eta izen-ematea Urola Kostako Udal Elkartean, Hondakinak Biltzeko Zerbitzuaren bitartez, egin beharko da. Horretarako, 943 890 808 telefono zenbakira deitu behar da edo ingurumena5@urolakosta.eus helbidera mezu bat idatzi.