- Herri baratzeen behin betiko zerrenda jakitera eman du Orioko Udalak. Abuztu hasieran argitaratu zen behin-behineko zerrenda, eta erabiltzaile batzuek uko egin ostean, zertxobait moldatu da azken zerrenda. Edonola ere, aurrerantzean aldaketak badaude, Udalak itxaron zerrendaren ordena erabiliko du plazak banatzeko. Zerrenda udal webgunean dago ikusgai.