- Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak gogorarazi dute derrigorrezkoa dela txartela erabiltzea hondakin organikoa eta errefusaren edukiontziak irekitzeko. Era berean, erantzukizunez joka-tzeko deia egin dute eta hondakin frakzio bakoitza dagokion edukiontzian uztea betebeharra dela azpimarratu dute. Beraz, erabat debekatuta dago hondakin poltsak edukiontzien kanpoaldean uztea. Zarauzko gune batzuetan izandako gorabehera informatikoak konpondu bitartean, datozen egunetan zenbait edukiontzi irekita mantenduko dira behin-behinean. Gainontzean, ordea, beharrezkoa da. Txartela galdu edota hondatuz gero, Urola Kostako Udal Elkartean eskatu behar da berria.