- Zarauzko Udalak Sanz Enea kultur etxeko igogailuaren konponketa lanak hasi ditu. Igogailuari maniobra berria jarriko zaio eta horretarako, hilaren 18ra arte luzatuko dira lanak. Orona enpresak egingo ditu zereginak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin daukan kontratuaren baitan eta guztira 12.544,92 (BEZ barne) euroko aurrekontua izango du.