- Orioko Udalak udaldian aparkatzeko eranskailuak etxera bidaliko ditu maiatzaren bukaera baino lehen, betiere ibilgailuen zerga dagoeneko ordainduta dutenei. Ordainketa helbideratuta daukatenei apirilean kobratu zitzaien ibilgailuen zerga. Urtero bezala, ekainaren 1ean jarriko dira martxan hondartzako eta futbol zelaiko TAO makinak, eta irailaren 12ra arte izango dira funtzionamenduan.