Zumaia | Udalekuetan izena emateko epea gaur ireki da

14.04.2021 | 00:16

zumaia – Zumaiako udalekuetarako eta udako zaintza zerbitzurako izen-emateak gaur ireki du epea. 2018an jaiotako haurren-tzat udako zaintza zerbitzua eskainiko du Udalak. 3 eta 12 urte bitarteko haurrek, berriz, udalekuetan parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 5etik 30era bitartean eskainiko da zerbitzua, bi hamabostalditan banatuta. Hala nahi dutenek, bi hamabostaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Ikastetxeetan jasoko dituzte izen-emate fitxak, gaur hasi eta hilaren 28ra bitartean. Pandemia tarteko, aldaketak egon ahal izango dira.

noticias de noticiasdegipuzkoa