- Zarauzko Udalak antolatutako kultur programazioaren barruan, gaur Kotondarrak familia antzerkia izango da, Modelo aretoan. Hitzordua 16.45ean hasiko da eta sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira txarteldegian edo Kutxasarrera plataforman. Lau euro balioko du bakoitzak.