- Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko igeriketa ikastaroen izen- ematea ireki dute. Haurren kasuan, martxoaren 29ko astean hasiko dira eta, dena ondo bidean, ekainaren 18a bitartean eskainiko dira. Covid-19 protokoloa dela eta, ikastaroak astean behin eskainiko dira.

Aurreko hiruhilekoan bezala, helduen txanda, berriz, larunbatetan izango da eta bi maila bereiztuko dira: lehenengo maila, igerian ikasi nahi duten hasiberriei zuzendua izango da eta 9.30ean eta 12.30ean eskainiko da; bigarren maila, igerian hobetu nahi dutenentzat izango da, 8.00etan eta 11.00etan. Beraz, lau talde antolatuko dira, bi maila bakoi-tzean eta bakoitzean, gehienez ere sei pertsona izango dira. Ikastaroak apirilaren 3ko astean hasiko dira eta, ekainaren 19an amaitu.

Bi kasuetan igande eguerdira bitartean izango da izena emateko aukera, Aritzbatalden. Zozketa eguna, berriz, hilaren 15ean izango da, eta egunean bertan argitaratuko dira emai-tzak Udal web orrialdean.