- Sahararen aldeko janari bilketa kanpaina bertan behera utzi behar izan du Zumaiako Darahli elkarteak, pandemia dela eta. Horren ezean, “hil ala biziko” diru bilketa kanpaina antolatu dute. Jasotako dirua Saharako Ilargi Erdi Gorria erakundeari bidaliko diote, eta handik arduratuko dira elikagaiak erosi eta Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeaz.

Ekarpenak egiteko bi aukera daude: bizum bidez (605 701 463) edo ohiko banku-transferen-tzia erabilita (Laboral Kutxa: ES05 3035 0037 4103 7005 0791; Kutxabank: ES08 2095 5174 9091 1793 1051). Dirua sartzerakoan janaria kontzeptua jartzea beharrezkoa da.