- Orioko Ahalduntze Eskolak eta Udaleko euskara zerbi-tzuak, noka hitz egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute elkarlanean. Ahalduntze Eskolak honela azaldu du ikastaroa kaleratu berri duen programan: “Nokak badin garrantzia emakumeon ahalduntzean ere, noka hizkun-tza-erregistro egokia baitun emakumeon arteko konplizitatea sustatzeko eta gizon-emakumeon arteko harreman horizontalagoak eraikitzen laguntzeko. Aurten ere aukera dun noka ikastaroan izena emateko, izan ikasteko, iazko ikastaroan emandakoa barnera-tzeko edota hizketan aritzeko. Hator Ahalduntze Eskolara eta eman izena!”.

Otsaila eta martxoa bitartean, ostiralero bilduko dira kultur etxean, eta bina orduko bost saio egingo dituzte. Guztiak 17.30etik 19.30era izango dira.

Izena emateko azken eguna ostirala izango da. Ahalduntze Eskolan egin behar da 623 178 553 telefono zenbakira deituta edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera mezua bidalita.