- ZarautzOn elkarteak Txertoa al da irtenbidea? hitzaldia antolatu du biharko. Miren Basaras Euskal Herriko Unibertsitateko Mikrobiologiako irakaslea eta egungo UPV/EHUko covid arduraduna izango da hizlaria. Pandemiaren inguruan jardungo du. Zehazki, txertoaren baitan sortu diren galderei erantzuna emango die: “Zer sartzen digute txertoa hartzen dugunean? Zer erantzun garatzen dugu? Nola biltegiratu behar dira? Lortuko dugu birusa kontrolatzea denbora-tarte hurbilean txertaketari esker?”.

ZarautzOnen NireStream telebista katean nahiz YouTube kanalean egongo da ikusgai saioa, 19.00etatik aurrera.