Oikia auzoko bizilagunen eskariari erantzunez, bertako autobus geltokia berritu du Zumaiako Udalak. Autobus geltokiari zutabe eta teilatu berriak jarri zaizkio, eta paretak egonkortu dira. Gainera, eremu horretan dagoen edukion-tzi-gunea txukuntzeko ere aprobetxatu dute esku-hartzea. Konponketen kostua 11.220 eurokoa izan da guztira.