- Orioko Udalak, Haurren Literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea zabaldu du. LH 3tik hasi eta DBH4 bitarteko haur eta gaztetxoek har dezakete parte. Interesatuek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzura jo behar dute. Aurtengoa lehiaketaren 34. edizioa izango da eta lanak aurkezteko epea martxoaren 18an bukatuko da.