- Zarauzko Gurutze Gorriak jostailu bilketa antolatu du, premian dauden familiei laguntzeko. Pasa den astean jarri zuten martxan ekimena eta larunbatera arte iraungo du. Gurutze Gorriak Itsas Pasea-lekuan duen lokalera (Charly kafetegiaren ondoan) eraman beharko dira jostailuak. Berriak bakarrik jasoko dituzte eta ahal bada, hezkuntzarako balio dutenak. Ordutegiari dagokionez, 11.00etatik 13.00etara izango dira lokalean.