- Zarauzko Hiribusak ordutegi berezia izango du Gabonetako jai egunetan, herritarrei zerbitzua bermatzeko asmoz. Hala, gaur eta hilaren 31ean, Hiribusak jaiegunetako Linea Mistoa izango du martxan, ohiko ordutegian. Aldiz, bihar, urtarrilaren 1ean eta 6ean, 1 Linea eta Linea Mistoak eskainiko dute zerbitzua, baina ordutegi berezian. Ordutegi hau Zarauzko Udaleko web orrian edo www.zarauzkohiribusa.org webgunean egongo da eskuragarri, baita Hiribuseko geltokietan eta autobusen barruan ere.