- Zarautz Herri Zain-tzaileko kideek orain dela urte batzuk Alba Payàsek Bartzelonan abian jarritako topaketa eskema bera ekarriko dute Zarautzera, hirugarren aldiz. Hala, Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu hitzaldia antolatu dute. Gaur izango da, Modelo aretoan, 19.00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango du.

Irune Barragan psikologoak eskainiko du saioa. COVID-19 dela eta aurten, bereziki, doluari eta doluan dauden familietan jarriko dute arreta.

Jesus Arana, gizarte zerbitzuetako zinegotziaren esanetan, hainbat familiei dolu prozesu zailak bizitzea tokatzen ari zaie: “Gabonak gerturatzen ari zaizkigu, familian elkartzeko garaia da, urruti bizi diren senideak berriro topatzekoa. Eta hain zuzen ere horregatik, denok modu batean edo bestean etxean ditugun aulki hutsak presenteago ditugu”. Horregatik guztiagatik antolatu dute data honetan.