Lehen egunean agortu dira 2021 urteko udal egutegiak

16.12.2020 | 01:09

zarautz– Zarauzko Udalak Argazkizale Elkartearekin elkarlanean, herriko argazkiekin osatutako egutegia banatu du hirugarren urtez jarraian. 3.500 handi eta 1.000 txiki jarri zituzten eskuragarri astelehenean eta dagoeneko ez da alerik geratzen. Ordu gutxitan bukatu ziren denak.