- Idoia Asurmendi (Ido) abeslari aramaioarrak kontzertua eskainiko du, Orion. Bihar izango da emanaldia, 19.00etan, Arraunetxeko aretoan. Kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, kultur etxean. Sarrera bakoitzak bi euro balio du eta pertsona bakoitzeko, gehienez, bi sarrera erosi daitezke.