- Getariako Euskaraldiko batzordeak, edizio honetarako atera dituen produktuak jarriko ditu salgai. Berdura plazan edo Iale Nagusian izango dira, datozen hiru ostiraletan, 18.00etatik 20.00etara. Bertan izena emateko aukera ere izango da. Aurreratu dutenez, 50 entitate inguruk eman dute izena Euskaraldian eta orain, herritarren garaia iritsi da.