- HAPOan (Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean) emakumeen ikuspegia txertatzeko asmoz, Orioko Udalak parte hartzeko prozesu bat antolatu du, bai eta gaia herritarrekin jorratzezko hainbat saio aurreikusi ere. Hala, gaur eta bihar herriko eragileekin eta Udaleko teknikari eta zinegotziekin gaia lantzeko aukera izango da, arratsaldeko 19.00etan, kultur etxean.

Hirigintza arloan hartzen diren erabakietan izango dute esku-har-tzea Orioko emakumeek. Udaletik azaldu dutenez, hirigintzan har-tzen diren erabakiek herritar ororen bizimoduan eragiten du, baina askotan erabaki horietan ez dira maila berean jartzen biztanle guztien beharrak. Hori ekiditeko jarri dute martxan ekimen berritzaile hau.

Aurreratu dutenez, beraien proprosamena ondorengo gai hauek txertatzea da HAPOan: segurtasuna eta babesa espazio publikoan, zaintza-lanak eta zaintzaren mugikortasuna, denboraren kontziliazioa eta erantzunkidetasuna eta etxebizitza eta ekipamenduak genero ikuspegitik. Hauek guztiak herritarrekin adosteko bilduko dira.

Egungo egoerak ez du uzten bilera jendetsuak egiten eta, horregatik, Udalak arlo bakoitzeko elkarte eta erakundeei egin die prozesuan parte hartzeko gonbita.

Nolanahi ere, saioak irekiak dira eta herritar guztiek dute parte hartzeko aukera. Hori bai, aldez aurretik izena eman beharko da kultur etxean. Telefonoz deitu daiteke (943 134 409) edo aurrez aurre ere egin daiteke bileretako batera joateko eskaera.