- Europako Mugikortasun Astearen harira, Urola Kostako Udal Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin osatutako mugikortasun elektrikoari buruzko diagnosi-proiektua aurkeztuko dute bihar.

Informazio saioan parte har-tzeko, aurrez izena eman beharko da UKUEren webgunean dagoen galdetegia beteta. Jardunaldia 9.30etik 10.30era izango da eta online egingo dute, GoToMeeting plataformaren bidez.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 943 890 808 telefonora deitu daiteke edo enpresa@urolakosta.eus helbidera mezua bidali.