- Orain 500 urte Elkano itsasgizonak munduari eman zion historiako lehen biraren urteurrenaren harira, hainbat ekimen ari dira antolatzen Elkano 500 fundazioa eta Getariako Udala.

Oraingo honetan, Julian Ugarte margolariaren Elkano erakusketa jarri dute ikusgai, udaletxeko sarreran. "Kasualitatez Ugarte margolariaren familiartekoak jarri dira harremanetan Udalarekin. Izan ere, Julianen nahietako bat zen Getariako herriari obra bat opari-tzea", azaldu zuen Haritz Alberdi alkateak.

Hala, koadro baten aitzakian, erakusketa bat zabaltzea otu zaie. Larunbat honetan irekiko dute eta zabalik izango da egunero, irailaren 13ra bitartean, ondorengo ordutegian: 10.00etatik 20.00etara. Behin epe hau pasatzean, Udalak bat aukeratuko du eta pleno aretoan jarriko du beste margolanekin batera.

"Nire aitak oso presente zuen Elkanoren historia. Harrotasun handiz goraipatzen eta aldarrikatzen zituen beti haren izena eta irudia", esan zuen Asier Ugarte semeak.

Gogorazi zuenez, duela 25 urte ere jarri zituzten Getarian Ugarteren hainbat lan, baina oraingo honetan batzuk lehen aldiz jarriko dira jendaurrean. "Mugimendu honen baitan, pentsatu dugu hau dela momentu egokiena eta horregatik eskaini nahi diogu Getariariako herriari pintura bat", argitu zuen.

Zarauzko Sanz Enean ere erakusketa bat izango da ikusgai uda honetan zehar. Diego Vasallo eta Jesus Maria Croman artistek Black Twins izenpean aurkeztu dute. Erromantizismo historikoa abiapuntutzat hartuta, hainbat lan sortu dituzte. Hauek guztiak ezagutzeko egunero irekiko dute eremua, 18.00etatik 20.00etara. Beharrezkoa izango da musukoa jan-tzia eramatea.