- Orioko Udalak bizikletak garbitzeko gune berria jarri du autopista azpian eta hondartzako errotondaren ondoan. Eremuak mangera bat du, bizikletak garbi-tzeko eta, horrez gain, gurpilak betetzeko puzgailu bat ere badago, edozeinek erabili dezan. Udaletik jakinarazi nahi izan dute gunea librea dela edonork erabiltzeko, baina arauak betetzea beharrezkoa izango da: garbiketa-lanak bukatutakoan, itxi ondo uraren giltza, ura ez alferrik gastatu eta txukun utzi, besteak beste.