- La Palmako sumendiak kaltetuei laguntzeko sortu den taldeak alde emozionala ere landu nahi du. Hori dela eta, materialaz gain, elkartasun mezuak jasoko dituzte. Kutxa Emozionala deitu diote. Hausnarketak, margolanak, eskulanak... jasoko dituzte Zumarragako Bidezar kaleko lokalean. Dagoeneko ikastetxeekin harremanetan jarri dira eta herriko artistei deialdia luzatu diete. "Ez dugu alde emozionala ahaztu nahi. Gure ustez, laguntza materiala edo ekonomikoa bezain garrantzitsua da. Hori dela eta, alde emozionala zaintzeko ekin-tza bat pentsatu dugu, herritar guztiek parte har dezaten. Aportazio guztiak kutxa batean bidaliko dizkiegu. Edonork parte har dezake. Anima zaitezte irribarre bat, besarkada bat, bultzada bat... bidaltzera", esan dute.