- Larunbat honetan txango gidatua egingo dute Zumarragako Beloki mendian. Parte hartzaileak 10.00etan elkartuko dira Urola Garaiko turismo bulegoan (Antioko interpretazio zentroan).

Natura, jasangarritasuna eta elikadura osasuntsua uztartuko dituzten bost geldialdi egongo dira (mokadutxo osasuntsua barne). Aurreikusitako iraupena bi ordutakoa da. Txango gidatua doakoa izango da. Gidaria Vanessa Blazquez zumarragarra izango da.

Ekintza hau familiei zuzendua dago. Parte hartu nahi dutenek, 943 72 20 42 zenbakira deitu behar dute izena emateko.