Urretxu Zumarragako Gazte Asanbladak antolatuta, Txamiskuna jaialdia egin zuten larunbat arratsaldean, Zumarragako Izazpi auzoko kantxa estalian. Billy Club, Txost!, Toc eta Rodeo taldeek jo zuten. Datorren larunbatean hip hop kontzertua egongo da Zelai Arizti aretoan eta hilaren 24an Tximista jaialdia egingo dute Izazpi auzoko kantxa estalian.