- Zumarraga eta Urretxuko udalek bertso, narratiba eta poesiako Iparragirre Saria 2021 lehiaketarako deia egin dute. Lanak euskaraz zein gazteleraz aurkez daitezke.

Lanak eskura eraman daitezke edo postaz bidali, urriaren 1eko 20.00ak baino lehen, Zumarragako kultur etxera edo Urretxukora.

Narratiba lanak sei eta hamabi orrialde artekoak izan behar dira, poesia lanak 200 lerrotik gorakoak eta bertso paperak adinaren araberakoak: 16 urte arte gutxienez 6 eta gehienez 10 eta 16 urtetik gora, gutxienez 8 eta gehienez 12. Sarituek 650 euro jasoko dute (16 urte arteko bertsolariek, 150).