- Urretxuko Udalak ohar bat plazaratu zuen atzo Jose Mari Iparragirre olerkari urretxuarraren heriotzaren 140. urteurrena gogoratzeko.

Bertan, Iparragirreren ekarpena aldarrikatu zuen. "1881eko apirilaren 6an hil zen Jose Mari Iparragirre, Urretxuko seme kuttuna; urte askotan zehar ez seme, ez kuttun izan ez dena. Paradoxa tristea, Euskal Herriko ereserki aldarrikatua izan denaren idazlea, antzokiak betetzeko gai zena, foruen aldarrikapenak mitifikatu zuen gizona, askatasunaren alde borrokan aritutako gizasemea, bakar-bakarrik eta hain maitea zuen herritik kilometro gutxira hil izana. Tristea, baita ere, bere jaioterrian Iparragirreren figuraren inguruan sumatzen den hutsunea".

Hutsune hori betetzeko, iaz Udalak Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatu zuen. Iparragirreren figura herrian ezagutarazi nahi zuen, eta balioan jarri. Xede horrekin hamaika ekitaldi prestatu zituen, 2018an hasi eta 2020a arte; eskolekin, norbanakoekin, musikariekin, historialariekin, koruekin, elkarteekin... elkarlanean. "Oraindik ere ez dugu hitzik aurkitzen proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi eskerrak emateko. Tamalez, ordea, urteurrenari hasiera emango zion an-tzezlanaren estreinaldiaren atarian, aski ezaguna zaigun covid-19 malapartatua iritsi zen herrira eta hor hasi zen gure sufrikarioa, eta hor amaitu zen Iparragirre 2020 programazioa bere horretan bete-tzeko aukera".

Zorionez, Udalak eta herritarrek egoera berrira egokitzen jakin zuten eta programatutako ekitaldi ia guztiak aurrera atera ziren.