- Ostiralean Zabalak eta Erostarbe urretxuarrak eskuz binakako Promozio txapelketako partida jokatu zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Galdu egin zuten eta, beraz, azken jardunaldian erabakiko da finalerdietara zuzenean sailka-tzen diren edo playoff-a jokatu behar duten. Ostiral honetako partida irabazten badute edo Elordik eta Garmendiak berea galtzen badute, zuzenean sailkatuko dira.