- ButaK 21 zineklubak Woman dokumentala emango du gaur, 19.00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Lan honetan Anastasia Mikova eta Yann Arthus-Bertrand zuzendariek mundu osoko 2.000 emakumeren lekuko-tzak jaso dituzte. Adin guztietako emakumeek emakumetasunari buruz; beraien amets, itxaropen, beldur eta zauriei buruz; gizarteari buruz; beraien gorputzarekin duten harremanari buruz; amatasunari buruz... hitz egin dute. Dokumental honek 105 minutuko iraupena du. 2019ko Veneziako zinemaldian parte hartu zuen.