- ETB1eko Herri txiki, infernu handi saiokoak Urretxura etorri dira. Egunotan Zuhaitz Gurrutxagak, Mikel Pagadizabalek eta lan taldeko gainontzeko kideek urretxuarrekin elkarrizketak egingo dituzte eta martxoaren 4an saioaren aurkezpena egingo dute pilotalekuan. Bertan, urretxuarrei egindako elkarrizketak emango dituzte, Gurrutxagak eta Pagadik bakarrizketak egingo dituzte eta Lizasok bertsoak abestuko ditu.

Pilotalekuko ekitaldian parte hartzeko gonbidapena jaso behar da. Asteazkenean hasiko dira gonbidapenak banatzen, kultur etxean. 16 urtetik gorakoek bakarrik jaso ditzakete eta gehienez hiru pertsonako.