- Urretxuko Udalaren eta Zumarragako Zelai Arizti kultur etxearen Facebooketan Zinetxiki zinemaldiko film laburrak ikusteko sarrerak zozkatuko dituzte.

Emanaldia igande honetan izango da, 17.00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. 7 urtetik gorako haur eta familientzako da. Zozketan parte hartzeko, berriari atsegin dut dut eman behar zaio eta partekatu egin behar da. Bi sarrera bikoitz zozkatuko dituzte. Zozketa ostegunean izango da, 13.00etan.

Emanaldiak 50 minutu inguruko iraupena izango du eta herrialde ezberdinetako bederatzi film labur emango dituzte.