- Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarrak Kirolgi fundazioaren argazki lehiaketa irabazi du, kolorezko argazkiei dagokien sailean. Kirolgik saritutako argazkian Virginia Finol harrijasotzailea ageri da. Kirolari hau Venezuelan jaio zen eta Iruñean bizi da. Urretxuko argazkilariak Aian jokatu zen Euskal Herriko harrijasotzaile txapelketan egin zuen argazki hau. Mediavillak sari asko irabazi ditu azken urte hauetan. Iruñeako San Fermin jaietan eta errugbi partidetan egindako argazkiekin sekulako arrakasta izan du.