Iparragirreri buruzko antzezlanerako sarrerak

12.11.2020 | 00:53

urretxu – Bihar, 19.00etan, Anjela, Iparragirreren bertso librea antzezlana estreinatuko da Urretxuko Labeaga aretoan. Sarrerek 5 euro balio dute. Gaur kultur etxean erosi ahal izango dira. Bihar, berriz, Labeaga aretoko leihatilan.? 18.00etatik 18.30era, hain zuzen ere.