- Urretxuko Udalak eta etxebizitzak egiten ari direnek 2019ko ekainean sinatu zuten hitzarmena aldatu egin behar izan dute. Izan ere, sustatzaileak finantziazio arazoak zituen eta horrek babestutako etxebizitzen eraikuntza arriskuan jarri zuen. Udalak babestutako etxebizitzen lehen faseagatik dagokion diruaren kobrantza atzeratzea onartu du.

Urretxuko Gurutze auzoan babestutako 24 etxebizitza egiten ari dira. Obra abuztuan hasi zen eta 2022ko ekainean bukatuko da. Zuloa egiten ari dira eta aurki eraikuntza lana hasiko dute. Etxe hauetako bat erosteko edo informazioa jasotzeko, udaletxera jo behar da.

Jatorrizko hitzarmenaren arabera, udalak 114.326 euro kobratu behar zituen 2019ko irailaren 5ean. Azkenean, sustatzaileak 21 etxebizitza saltzen dituenean kobratuko du edo, berandu jota, hitzarmena sinatu eta bi urtera. Ordurako kobratzen ez badu, sustatzaileak etxebizitza bat eman beharko dio Urretxuok Udalari.

Hitzarmen horri esker, babestutako lehen 24 etxebizitzen eraikuntza hasi ahal izan da. 18 salduta daude jada. Merkeenek 90.000 euro (gehi %10eko BEZ) balio dute eta garestienek 146.000 euro (gehi BEZ). 105.000, 113.000, 130.000 eta 140.000 euroko etxebizitzak ere badaude. Txikienak apartamentuak dira eta handienek hiru logela dituzte. Guztiek trasteroa eta garajea dituzte.

Aipatu bezala, etxebizitza hauetako bat erosi nahi dutenek udaletxera jo dezakete informazio eske. Egun jada ez da zozketarik egiten eta baldintza batzuk bete-tzen dituzten guztiek eros ditzakete babestutako etxebizitzak.

Urtea amaitu baino lehen Guru-tzeko azken etxebizitza libreak egiten hasiko dira, behealdean.