- Urolak futbol eskolan izena emateko epea ireki du. 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako neskek eta mutilek eman dezakete izena.

Entrenamendu guztiak ostegunetan izango dira. 2011 eta 2012 urteetan jaiotako mutilek 17.00etik 18.15era entrenatuko dute eta neskek eta 2010ean jaiotako mutilek 18.15etik 19.30era. Futbol eskola azaroan hasiko da lanean, baina data zehaztu gabe dago oraindik. Urriaren 29an, 18.30ean, informazio bilera egingo da Zelai Arizti aretoan.

Futbol eskolan izena emateko komunikazioa@urolake.eus helbide elektronikora idatzi behar da.