Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek harrotutako hautsek airean diraute oraindik. Hala, estatubatuarraren lehendakaritza hasieratik horren ospetsu egindako muga-zerga edo aduana-zergak Euskaltzaindiara ere iristeraino.
Izan ere, Euskaltzaindiaren eta UZEIren ( Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea) arabera, "muga-zerga" izan da 2025eko urteko hitza. Ez da kasualitatea, 2025eko urtarrilaren 25ean Donald Trumpek Estatu Batuetako presidentzia hartu zuenetik, muga-zerga edo aduana-zerga kontzeptua bolo-bolo aritu baita urte osoan zehar, Trumpen kanpo-politika interbentzionisten harira.
Esanahia
"Atzerriko produktuei aduanan ezartzen zaien zerga" da Euskaltzaindiak "muga-zerga" edo "aduana-zerga" hitzari emandako definizioa, eta bi hitz horiek esanahi bera duten arren, "muga-zerga" adiera "aduana-zerga" baino askoz erabiliagoa izan da aurten, horrexegatik urteko hitza bihurtuz.
AEBren kanpo-politika
2025eko martxoaren 12an altzairu edota aluminiozko produktuen %25eko zerga globala ezarri zuen Trumpen gobernuak. Eta apirilaren 2an berriz, Estatu Batuetara egindako inportazio orori %10eko zerga eranstearen hautua egin zuen Etxe Zuriak.
Munduaren lehia
2025 urtearen hasieratik gaurdaino, Trump administrazioak ezarritako zergek mundua astintzen jarraitu dute. Berauen ondorioz, herrialde ugarik txanpon berarekin erantzun diote Estatu Batuei, hala nola, Txinak, Kanadak, edo Mexikok.