- Azpeitiko Udal Euskaltegiak, euskara ikasteko edo maila hobetzeko ikastaroak eskainiko ditu uda honetan eta parte hartzeko interesa dutenek hilaren 17ra arte eman dezakete izena euskaltegian bertan edota 943 811 947 telefono zenbakira deituta. Udalaren beka sistemarekin, gainera, euskara doan ikasi ahalko da, "%85eko asistentzia izanez gero".

Udaletik jakinarazai dutenez, A1 mailatik, "mailarik baxuenetik" C1 mailaraino arteko saioak jasotzeko aukera izango da udan Azpeitian.

Ekaina, uztaila eta irailean izango dira saioak; mailaren arabera. "Aurten lehen aldiz euskararik ez dakitenentzako A1 maila eskainiko da eta C1 maila aurrez aurre zein online ikasteko aukera izango da", azaldu dute.

B2 eta C1 mailako ikastaroak hilaren 20tik uztailaren 20ra bitartean eskainiko dira (egunero bost orduko saioak izango dira); C1 maila online ikastaroa ekainaren 27tik irailaren 23ra arte luzatuko da, (4 aste ekain-uztailean eta 3 irailean izango dira); eta A1 mailako aurrez aurreko ikastaroa (egunean 3 ordu), hilaren 20tik uztailaren 22ra eta irailaren 1etik 23ra bitartean egingo da.