'Udaberriko Hitzaldiak' zikloa bueltan da Azkoitian

Emakunderen zuzendaria den Izaskun Landaidak bihar irekiko du aurtengo egitaraua Elkargunean

04.05.2022 | 01:31

Azkoitia – Gazte Geroak antola-tzen dituen Udaberriko Hitzaldiak bueltan dira Azkoitian. Aurtengoan herritar guztien partaidetzari irekitako hiru hitzaldi izango dira Elkargunean (18.30ean).

Zikloa abiatzeko Emakunderen zuzendaria den Izaskun Landaidak Berdintasunaren bidean: zein puntutan? izeneko saioa eskainiko du bihar.

Egitarauak hilaren 19an izango du jarraipena, Leyre Arrieta Deustuko Unibertsitateko historialariak Landaburu, belaunaldi baten baloreen isla izenburupean emango duen saioarekin. Azkenik, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariaren txanda izango da ekainaren 16an.

noticias de noticiasdegipuzkoa