- Azpeitiko Udalak Enparan kalean duen Baigera I erretiratuen egoitzako taberna-jatetxearen kudeaketa lehiaketa publikora atera berri du. Hala, taberna-jatetxe hori kudeatzeko interesa duen orok bere proposamena aurkezteko aukera izango du, hilaren 11ra bitartean.

Taberna-jatetxea kudeatzeko kontratua lortzen duenak 9.30etik 21.00etara bitartean izan beharko du irekita ekipamendua, astelehenetik igandera bitartean.

Ezarritako ordaindu beharreko gutxieneko hileko kanona 300 eurokoa (+ BEZ) izango da, eta ohiko jarduneko gastuak bere gain hartu beharko ditu esleipendunak (kontratua, gehienez ere, lau urterako izango da).

Orain arte bezala, esleipendunak inguruarekin eta ekipamenduaren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua eskaini beharko du. Hala, bezeroak euskaraz atenditu beharko dira, bertako produktuak eskaini beharko dira eta adinekoentzako Baigerako Zuzendaritza Batzordeak ezarritako tarifak aplikatu beharko dira.