- Herriak bizi duen osasun egoera txarra dela eta, Landetako auzotarrek bertan behera utzi dituzte San Eloi eguna ospatzeko iganderako antolatuta zituzten ekintza guztiak. Auzotarrek Udalarekin harremanetan jarri ondoren hartu dute erabaki hori "jende pilaketak eta kutsatzeak saihesteko". Edonola ere, Landetako bizilagunek ez dute esperantza galdu, eta festak "udaberri aldean" egiteko asmoa azaldu dute.